ELKARLANEAN LEKUAK SORTZEN

Hirigintza Parte Hartzaile Lantegia

Egitasmoa


Segurako Udalak herriko espazio publiko nagusiaren eraldaketarako egiten ari den parte hartze prozesuan urrats bat eman nahi du. Leku hau plazak, erreboteak, frontoiak eta arbolari inguruak osatzen dute. Herritarrek adierazitako beharrak eta nahiak ideia moduan garatzeko arkitektura, hirigintza, soziologia, historia eta diziplina anitzak batuko dituen lantegi bat antolatu da.

Lantegia 2017ko apirilaren 17tik 22ra izango da Seguran bertan eta arkitektura, hirigintza eta espazio publikoan eragiten duten diziplinei zuzendua dago. Batez ere, espazio publikoa elkarlanean sortu nahi duten pertsonei.

Lantegiaren helburua herri prozesuan atera diren behar eta nahiak tokiko egoera historiko eta behar sozial eta espazialekin uztartu eta hauek formalki garatzea izango da.

Lan esparruak duen zabaleragatik eta ukituko diren gai ezberdinak direla eta (mugikortasuna, zaintzak, gune estaliak, jokoa, lana, aisia, kultura eta abar), lan-talde ezberdinak sortzea aurreikusten da, gai berdinei eta gune berdinetan irtenbide anitzak proposatu ahal izateko.

Proposamenak maketa eta planoetan landuko dira eta lanketa prozesuan herritarrek parte aktiboa izango dute lantegiko partaideekin. Goizetan lantegian barne-lana egitea aurreikusten da eta arratsaldeetan herritarrekin lanketa jarraitzea. Iluntzean hitzaldi saio ezberdinak antolatu dira gaiaren inguruan gehiago jakiteko. Gai hauek batez ere tokiaren historia eta baldintzak ezagutzeko eta espazio publikoaren inguruko ikuspuntu eta lan modu ezberdinak ezagutzeko izango dira.

Parte hartzaileak


Batez ere arkitektura eta hirigintzan titulatu berriak edo azken urteetako ikasleak izango dira; dena den, artea, soziologia, geografia, antropologia… gaietara ere zabaldua egongo da.

Hizkuntza


Lantegiaren hizkuntza nagusia Euskara izango da, beste hizkuntzak ere ongi etorriak izango dira.

Landu diren gaiak


Parte hartzea        Hirigitnza      Espazio publikoa                  Zaintzak                 Genero berdintasuna           Arkitektura              Ingurugiroa               Toki garapena       Nortasuna eta espazioa            Natura eta kultura                 Historia           Gizarte anitztasuna                  …

 

logoa-20


Advertisements